XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egun Euskal Autonomi Elkartera inmigrari gutxi iristen dira.

Jaiokortasuna oso apala da eta urtean oso haur gutxi jaiotzen dira.

Biztanleriaren hazkunde handia izango dela uste al duzu? Zergatik?.

Euskal Autonomi Elkarteko biztanleria zahartzen ari da: gero eta heldu edo adineko gehiago dago.

Biztanleri piramide honetan ikusten dugu hori.

Noiz jotzen da pertsona bat gazte, heldu edo adineko?.

Zein adin-talde da nagusi Euskal Autonomi Elkartean? Zeren berri ematen digu biztanleri piramideak?.

Leku bateko biztanleria aztertzean, bertako biztanleek duten lan iharduera ere kontutan hartu behar da.

Gogoan izan joan den ikasturtean ikasitakoa eta erantzun ezazu: Zer lan-iharduera da nagusi Euskal Autonomi Elkartean?.

100 pertsonatatik, zenbat dira biztanleri aktiboaren parte?.

Biztanleriari buruzko datu guztiak jakiteko zentsuak egiten dira.

Zergatik uste duzu beharrezko dela biztanleen kopurua eta biztanleri egitura jakitea?.

Zenbatero egiten dira zentsu hauek? Zer urtetan egin zen Euskal Autonomi elkarteko azken zentsua? Nola lagun dezakegu guk?.

IDAZLARITZA / GIZONEZKOAK / EMAKUMEZKOAK / Urtea / Milaka / ZENTSU.